Zein da ziurtagiri honen helburua?
Bezeroak euskaraz hartzen dituen entitate batek lehiakortasuna eta bezeroarenganako begirunea islatzen ditu, eta bezeroek hori zinez estimatzen dute. Bezeroak nahiago izaten du zerbitzu nahiz produktu bat eskuratzeko harremanak berezko hizkuntzan izatea.
Hortaz, kalitatea eskaini eta lehiakorra izan nahi duen entitateak, bezeroak lortu eta fidelizatu nahi dituen entitateak, bezeroaren behar linguistikoak bete behar ditu.
Informazioa:
902 43 00 26
(0033) 5 59 25 50 41
Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektuak hauen laguntza izan du